XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LAU OINAK ETA OFIZIOA EMANDA

Ofizioa: Zuek, apartamentu berean bizi zareten bi estudiante lagun zarete.

Aitor, lige bat duzula eta pisua libratzeko eskatu diozu lagunari, asteburu honetarako.

Ainhoa lagun hori zera.

Doinua: Egun berezi bat bazela gaur.

AITOR

Bion artean pisu honetan
hiruren bat urte edo
nahiago nuke nere kutuna
oraintxe hemen balego
asteburuan gure pisua
neretzat utzi ezkero
nahiko denbora badegu eta
eskertuko dizut gero.

AITOR

Konfidantzaren konturik hemen
ez zaidazula aipatu.
Lehenago ere izan baitegu
biok horrenbeste tratu,
ta ez badezu alde egin nahi
komun txiki hortan sartu,
eta gosea baldin badezu
hotsarekin konformatu.

AINHOA

Duda txiki bat sortua zaio
nere lagunari, antza,
bere neska zein ni aukeratu
baduzu nahiko zalantza
parean jarri ta bere aldera
erori al da balantza?
handiagoa zela uste nun
nigan zendun kofidantza.

AINHOA

Zuk eta zure neskatxak neri
ez dit gaur ematen izu,
jakin ezazu, Aitor, laguna,
kokoteraino naukazu...
behin behar eta bion etxetik
alde egingo dut, aizu,
gaur neska horri bezela neri
eskertutzen badidazu.